Antolakundeen garapena
Antolakundeen eta lantaldeen bidelagun, izan nahi dutenerantz aurrera egiten
Kudeaketa- eta lan-sistema eta -ikuspegi berriak bultzatu eta aktibatzea, antolakundean kudeaketa eraginkor eta erantzunkide bat lortze aldera.
Estrategiaren orientazioa, jarraipena eta gauzatzea.
Lantalde berriak edo rol eta funtzio berriak garatu eta aktibatzea.
Lantaldearen edo organoaren eginkizunei eta funtzionamendu dinamikari buruzko gogoeta.
Antolakunde eraldaketa
Lan-, kudeaketa- eta zuzendaritza-sistema eta -ikuspegietan aldaketak garatzeko eta ezartzeko prozesuetan laguntzen diegu antolakundeei; horiek barne-komunikazio arinean eta kudeaketa parte-hartzailean oinarritutako dinamika eraginkorrak dituzte ezaugarri.
Gobernantza demokratikoa
Kudeaketa demokratikoa erakundeetan txertatzeko prozesuak, pertsonek eta lantaldeek parte hartzeko eta erabakitzeko dituzten aukerak handitzeko.
Zuzendaritza organoei bidelaguntza
Antolakundeen bizitzan sortzen diren beharrei erantzuteko: zuzendaritza taldeei laguntza, koordinazio taldeei, kooperatiben artezkaritza kontseiluei, administrazio kontseiluei, gobernu organoei, etab.
Pertsona eta lantaldeei bidelaguntza
Behar duen pertsona edo talde bakoitzarentzat, gure esperientzia eta garapen kontzeptualaeskaintzen ditugu hurbiltasunetik, konfiantzatik eta artisau-ikuspegitik.
Lantaldeak bideratzea eta coaching-a
Aldaketak katalizatzeko prozesuak, gatazka kudeatzeko espazioak sortuz eta norberaren talde edo antolakundearen gaineko kontzientzia hartuz, modu osasuntsu eta eraikitzailean.