Gogoeta estrategikoa eta antolamendukoa

Izan nahi dutena definitzen eta hori lortzeko oinarriak ezartzen laguntzen diegu antolakunde eta lantaldeei

Marko estrategikoa eta antolamendukoa sortzea.

Aldaketa-palankak aktibatzea.

Sinesmenak deseraikitzea.

Gogoeta estrategikoa

Gogoeta kolektibo prozesuak gidatzen eta bideratzen ditugu, antolakundeen eta enpresen erronka handiak identifikatzeko, adostasun zabalak eta esanahi partekatuak sortuz.

Esparru estrategikoa zehazteko eta antolakundearen izateko arrazoia, zentzua eta balioak berrikusteko prozesuak bideratzen ditugu.

Erakundearen etorkizuna eraikitzeko aldaketa-palankak aktibatzen laguntzen dugu.

Zein da zure beharra? Norantza argitzea? Elkarrekin arraun egitea? Partaide izatearen sentimendua?

Antolaketari buruzko gogoeta

Antolaketa-arkitektura eta lan-dinamikak berrikusteko eta birdiseinatzeko parte-hartze prozesuak bideratzen ditugu. Modu horretan antolakunde-eredu eraginkorra, arina eta pertsonen eta lantaldeen autonomian eta autogestioan oinarritua zehazten dugu enpresarentzat.

Gakoa pertsonok geure lanaren eta antolamenduaren jabe egitea da.

Komunikazio-arazoak? Konpartimentu estankoak? Koordinazio falta? Motibazio falta?

Gure zerbitzu guztiak aurrez aurrekoan, online edo formatu konbinatuan eskain ditzakegu

Hobest
Pribatutasunaren sarrera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.