Ibilbidea eta sareak
Hobekuntza argitaratu
Hobest sortu Euskal Herrian
La imaginación estratégica argitaratu
Estrategias de la imaginación argitaratu
Eraldaketarako gidalerroak argitaratu
Kataluniara zabaldu: Hobest SCCL lan-kooperatiba sortu
Hitzaldi sorta Argentinan
Euskadi-Katalunia lantaldea bateratu
HOBEST Euskal Herrian sortu zen, Bilbon zehazki, 1996 urtean. Alfonso Vázquezek jada ibilbide arrakastatsua zuen estrategia- eta antolakunde-aholkularitzaren munduan. Horren erakusgarri da 1995ean Hobekuntza. La sorprendente vía de Maier hacia la competitividad total argitaratu izana. Antolakunde eraldaketako esperientzia aberatsa da, eta autoreak, itxuraz gertatzen dena azaltzeaz gain, kausarik sakonenak aztertzen ditu. Horregatik, lan horrek antolakunde-dinamikak ulertu eta aztertzeko balio du eta, hortik abiatuta, dinamika horiek aldatzeko.
Alfonso ulertzen hasia zen antolakundeen arrakastaren oinarriak zeintzuk diren, bai enpresa ikuspuntutik, baita gizarte ikuspuntutik ere. Eta praktika eta kontzeptu horiek esperimentatzen eta lantzen jarraitzeko aholkularitza-enpresa bat abiarazteko premia zuen. Gakoa da non onartzen dugun boterea dagoela: hots, antolakundea, berau osatzen duten pertsonak protagonista dituen eraikuntza kolektibo gisa ulertzea, eta ez jabetzaren (edo haren ordezkarien) eta langileen artean, edota ezinbestean alienatzailea den lanaren eta bizitzaren artean, dauden interes kontrajarrien dialektika gisa. Behar horretatik sortu zen Hobest.
Hainbat eremu geografiko eta tamainatako ehunka enpresa eta antolakundek, sektore eta jarduera askotarikoek, titulartasun publikokoek, pribatukoek eta gizarte-ekonomiakoek izan dute Hobest bidelagun urte hauetan guztietan.
Hobesten praktikak antolakundeetan kudeaketa-sistema aurreratuak garatzen lagundu du eta laguntzen du. Lan-dinamiketan aldaketa esanguratsuak ahalbidetu ditu eta ahalbidetzen ditu, pertsonen garapena bultzatzen duten testuinguruak eraikitzearen aldeko apustua eginik: hots, ikasketa prozesua, gaitasunak eta protagonismoa hedatzea.
Alfonsok lantzen eta argitaratzen jarraitu zuen, ezagutza-arlo askotatik edanez eta horiek Hobestetik laguntzen zitzaien antolakundeetako praktikarekin erlazionatzen. El modelo vasco de transformación empresarial (1998) liburuan, antolakunde-ereduei eta jabetze maila handiagoko kulturetaranzko migrazioari buruz teorizatzen du, hainbat antolakundeetako esperientzietatik abiatuta. La imaginación estratégica. El caos como liberación (2000) liburuan, kaosaren eta konplexutasunaren zientzien teorien ikuskerak sartzen ditu antolakundea ulertzeko; gaur egun ere aztertzen jarraitzen dugu bide horietatik. Eta Estrategias de la imaginación. Innovación y conocimiento en las sociedades de control (2008) lan libreagoa da, ez baitago antolakundeen esparrura hain bideratua, eta mende hasierako gizarte-testuinguruaren ikuspegi zabala ematen du.
2009an, Maite Darcelesek Eraldaketarako gidalerroak argitaratu zuen. Saiakera horretan pertsonak erdigunean kokatzen dituzten antolakundeei buruz dihardu, nagusi den ereduko antolakundeei kontrajarriz. Hobestek lagundutako eraldaketa prozesuen landa lan batetik abiatuta idatzi zuen. Erakundeen eraldaketari buruzko kontzeptuak finkatzen lanak, 2010ean argitaratua, lan-ildo horri jarraitzen dio.
2010ean, lan-kooperatiba bat sortuz, Hobest Kataluniara ere hedatu zen, inguru horretan zerbitzu hobea eskaintzeko. Jordi Garciak Alfonsori Nexe aldizkarian egindako elkarrizketa batek Kataluniako kooperatibagintzan ezagutarazi zuen. Ondoren, Kataluniako Lan-Kooperatiben Federazioaren urteko batzarrean hitzaldi bat eman zuen, Ester Vidalek sustatua. Eta, Euskadin gertatu zen bezala, Hobesten aholkularitza egiteko moduan interesa zuten pertsona-multzo bat sortzen hasi zen, eta Hobest SCCL lan-kooperatiba eratu zen. Kooperatiba hau Alfonso Vázquezek eta Maite Darcelesek sustatu zuten Ester Vidal eta Oriol Botarekin. Ondoren, Jordi Valls eta Lluís Marco sartu ziren. Hobest Katalunian sendotuz joan da urte hauetan, hainbat enpresa eta erakunderi bidelaguntza emanez, batez ere ekonomia kooperatibo, sozial eta solidarioaren sektorean.
Urte hauetan guztietan, Hobestek lankidetzen une gorenak bizi izan ditu, aldi berean dozenaka enpresarekin arituz. Garai hedakorrena lehen hamarkada izan zen. Garai hari hainbat krisik jarraitu diote, belaunaldien arteko errelebo naturala eman da eta eskaintzen dugun aholkularitza-eredua berrasmatu dugu, euskarri ditugun oinarriak mantenduz eta aberastuz.
Urte hauetan guztietan, pertsona asko igaro dira Hobest lantaldetik, eta guztiek lagundu dute proiektua eta bere oinarria sendotzen. Bereziki gogoratu nahi ditugu Ignazio Ziarsolo (sortzaileetako bat), Javier Irazabal, Patxi Aizpurua, Alberto Etxeandia eta Ester Vidal (Hobest SCCLren sortzaileetako bat), eta Mertxe Puente, administrazio-arloan egindako lanagatik. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan guztietan lankide izan ditugun hainbat eta hainbat pertsonari.
Une honetan, hau da gure taldea eta gure lankide sarea.