Ezagutza eta prestakuntza
Ikaskuntza prozesuan eta ezagutza kolektiboa sortzen laguntzen diegu antolakundeei
Prestakuntza
Neurrira egindako prestakuntzak, biziak eta parte hartzekoak, diseinatu eta ematen ditugu: autonomian eta autogestioan oinarritutako kudeaketa-ereduei buruz, gobernantza demokratikoari buruz, taldeen lidergoari eta kudeaketari buruz…
Ikasteko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko tailerrak, foroak eta guneak diseinatu eta dinamizatzen ditugu.
Zer trebakuntza-mota behar duzu?
Hitzaldiak
Hitzaldi, webinar, mintegi, ikasketa komunitate eta abarretan esku hartzen dugu.
Neurrira egindako hitzaldiak prestatzen ditugu, foro bakoitzaren errealitatera egokituak. Antolakunde- eta gizarte-eraldaketari buruz elkarrizketarako eta kontzientzia hartzeko espazioak sustatzen ditugu.
Kontzeptugintza
Ikerketa, kontzeptuak lantzea, kasuak eta esperientziak aztertzea, etab.
Argitalpenen, artikuluen eta beste baliabide batzuen bidez, jakintza zabaltzen dugu eta eztabaida soziala sortzen dugu antolakundeen inguruko ikuspegi berrien inguruan.