Hobest oinarria

Antolakundea pertsonak dira

Aholkularitza hurbila, konprometitua praktikatzen dugu, artisauen modura, eta geure oinarri kontzeptual propioa dugu

Antolakundeei oinarri sendoak eraikitzen laguntzen diegu, zer garen (zer den erakundea) eta zer izan nahi dugun (zer izan nahi duen erakundeak), esanahiak partekatuta.

Etorkizuna eraikitzen laguntzen dugu, izatez garenetik izan nahi dugunerako bidean aurrera eginez.

Modako diskurtsoetatik aldentzea bada, nolabait, gure ezaugarria. Bidelagun gaituzten antolakundeak bizi egiten ditugu. Haietatik eta haiekin ikasten dugu. Eta ikaskuntza horretatik, 25 urtetik gorako ibilbidean, ezagutza tazitua, kontzeptuen lanketa eta dibulgazio-lana geratzen dira, antolakundeen eta gizartearen eraldaketari laguntzeko.

Antolakunde gizatiarrak

Erakunde gizatiarragoak, demokratikoagoak eta parte-hartzaileagoak garatzen laguntzen dugu

Antolakundeotan pertsonen arteko harremana berdinetik berdinera da: errespetuz, elkarri balioa aitortuz, komunikazio modu eraginkorrak erabiliz eta lan kooperatiboaren indarra agerian utziz.

Pertsonen eta lantaldeen autonomian eta autogestioan oinarritutako gobernantza-, kudeaketa- eta antolaketa-ereduak eraikita eta garatuta. Hori guztia koordinazioa, ikuspegi orokorra eta proiektu komunaren babesa eta garapena bermatuko dituzten espazioak artikulatu eta dinamikak garatuta.

Egunerokoan ikusten dugu, horrela lan eginez gero pertsonak askeagoak, bidezkoagoak, arduratsuagoak, sortzaileagoak garela, hobeto sentitzen garela, eta egiten dugunari zentzu handiagoa ematen diogula.

Eta, gainera, erakunde baten potentzial kolektiboa garatzeko modu ezin hobea dela, hots:

Bideragarritasuna eta etorkizuna ziurtatzeko.

Pertsonak erdigunean jartzeko, beren potentziala zabaltzeko eta haien ongizatea bultzatzeko. Enplegu duina sortzeko eta lanean errealizazioa lortzeko.

Kalitate goreneko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko, norentzat diren, haiei ahalik eta ongien erantzuteko.

Horregatik, esperientziak baieztatzen digu gizartea eraldatzen laguntzen dugula, antolakundeen eraldaketaren bidez