Antolaketa aholkularitza
Antolakundeen bidelagun eraikuntza kolektiboan, libreagoak, biziagoak, gizatiarragoak eta gaitasun handiagokoak izan daitezen
Horrela gizartea eraldatzen laguntzen dugu
Gure antolaketa aholkularitzako zerbitzuen bidez, enpresen eta antolakundeen lan-dinamikak berritzen laguntzen dugu.
Pertsonen eta lantaldeen ikaskuntza, autonomia eta autogestioa sustatzen dituzten kudeaketa moduen alde egiten dugu.
Antolakuntza aholkularitza bat gara eta antolakundeei garapen-prozesuetan laguntzen diegu, benetako aldaketak sustatuz.
Gure ibilbidean zehar esperientziaren bidez kontrastatutako ikuspegi kontzeptualarekin eta esku-hartze metodologiarekin lortzen dugu.
Antolakunde aholkularitzako zerbitzuak
Gogoeta estrategikoa eta antolakuntzakoa
Antolakundeei eta enpresei laguntzen diegu izan nahi dutena taldean definitzen: estrategia- eta antolaketa-markoak.
Antolakundeen garapena
Antolakundeei eta lantaldeei laguntzen diegu, izan nahi dutenerantz aurrera egiten: antolakuntza eraldaketa, gobernantza demokratikoa, bideratzea, coaching-a…
Ezagutza eta prestakuntza
Prestakuntza prozesu biziak eskaintzen ditugu, eta hitzaldiak eta esperimentazio guneak gure oinarri kontzeptualarekin.
Gure zerbitzu guztiak aurrez aurrekoan, online edo formatu konbinatuan eskain ditzakegu
Zerk egiten gaitu berezi?
Parte-hartzea
Parte-hartze handiko prozesuak: antolakundeko pertsonekin batera eraiki eta diseinatu.
Kanpoko adituen ikuspegia
Antolaketa-berrikuntzako kontzeptu eta ikuspegi berriak eta kudeaketa eta laneko sistema aurreratuak eskaintzen ditugu, geuk sortutako oinarri kontzeptualarekin.
Artisau-aholkularitza
Hurbiltasunean eta konfiantzan oinarritzen gara, erakunde bakoitzaren ezaugarrietara eta beharretara egokitzen gara.
Ibilbide zabala
Tamaina, sektore eta ezaugarri askotariko enpresa eta antolakunde ugaritan antolakuntza eraldaketa prozesuak laguntzen esperientzia zabala. Baita aholkularitza estrategikoan, kudeaketan eta antolakundeen garapenean ere.
Eraldaketa sakona eta erreala
Erakundearen globaltasunari erreparatzen diogu, eta barne-egituretan eta -dinamiketan eragiten dugu.
Esku-hartze bizia
Etengabeko ebaluazioan eta berrorientazioan oinarritzen gara, suertatzen denari arreta jarriz, aldaketa-palankak identifikatuz eta aktibatuz, eginez ikasiz.
Ekintzara bideratu
Berehalako ekintzak, errealistak, antolakundeak bere gain har ditzakeenak eta nahi dugun agertokirantz urratsak ematen laguntzen dutenak sustatzen ditugu.
Zentzua, asebetetzea eta lankidetza
Prozesuak filosofia batetik bideratzen ditugu, non pertsonak beren lanaz eta antolamenduaz jabetzen baitira; hala, pertsonak zentzu eta asebetetze handiagoa lortzen du, eta lankidetzarako potentzial naturala garatzen du.