Hobest lantaldea
Maite Darceles Tife
Enpresen eta antolakundeen garapen prozesuetan bidelagun aritzen naiz. Enpresa-garapena eta garapen soziala, biak, modu osagarrian landuz: kudeaketa- eta antolaketa-eredu eraginkorrago eta arinagoetara, eta, aldi berean, eredu bizigarri eta gizatiarretara.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua naiz, eta nire hazkunde pertsonal eta intelektualak zerikusia du autonomian eta lankidetzan oinarritutako antolamendu-ereduekin. Komunikazioarekin, ezagutzarekin eta boterearekin loturiko guztia giltzarria da. Teoriaren eta praktikaren arteko lotura sendotik lan egitea interesatzen zait, eta ekarpen feministekin eta eredu kolaboratibo eta ez-bortitzekin dauzkagun elkarguneetan sakontzea. Gehien gustatzen zaidana praktikan jartzea da, besteei laguntzea intuizioak errealitate bihurtzen eta gauzak beste era batera egin ahal izateak sortzen duen zirrara kutsatzea.
Lluís Marco Planells
Antolakunde, talde eta pertsonekin aholkulari eta bideratzaile aritzen naiz. Eroso sentitzen naiz artisau-aholkularitza hurbila ereduarekin, eta antolakundeetan aldaketak bultzatzeko oinarri kontzeptuala eta ikuspegi berriak eskaintzen ditut. Fazilitazioak eta coachingak fokua harremanetan jartzen laguntzen didate, edozein eraldaketa-prozesuri dagozkion gatazkak modu osasuntsu eta eraikitzailean sostengatu eta bideratu ahal izateko.
Lanbidez bideetako ingeniaria naiz, coach gisa ziurtatua eta taldeen bideraketan. Nire bizitza-eskola eskautismoa izan da. Horregatik, Hobest leku egokia da niretzat mundu eta gizarte gizatiarragoa, bidezkoagoa eta demokratikoagoa eraikitzeko.
Jordi Valls i Olivé
2007az geroztik, aholkularitzan, prestakuntzan eta ikerketaren arloan aritzen naiz lanean, erakunde, administrazio eta enpresentzat. Ekonomian lizentziatua naiz UABn, eta gaur egun Gizarte Politika eta Ekintza Komunitarioko masterra egiten ari naiz IGOP-UABn. Gizarte-enpresen zuzendaritzan eta kudeaketan trebatu naiz, eta taldeen fazilitazioan eta prozesuen lanean.
Batez ere ekonomia kooperatibo, sozial eta solidarioaren sektorean lan egin dut, gizarte demokratikoago, bidezkoago eta jasangarriago baten alde lagundu nahi dudalako. Aholkularitza praktikatzea gustatzen zait, taldeei eta antolakundeei beren asmoak garatzen laguntzeko aukera ematen didalako; proiektu interesgarriekin eta askotariko enpresekin harremanetan egoteko aukera ere ematen dit.
June Arechalde Bronchalo
Pertsona mugitu eta jakin-mina naiz eta bi ezaugarri horiek, hala nola gizartea eraldatu eta pertsonen arteko eta ingurugiroarekiko errespetuzko harremanak bultzatzeko grina duten ekimenak babesteko dudan joera, izan dira lanbide hau aukeratzera bultzatu nautenak.
Soziologian lizentziatua naiz eta ikerketaren arloan lan egin dut, baita taldeei eta erakundeei beren lan-prozesuetan laguntzeko praktikan ere. Esperientzia horrek erakutsi dit beharrezkoa dela, bai teoria eta bai praktika uztartzea erronka kolektibo bati aurre egiteko orduan; beharrezkoa da hausnarketa eta ekintzaren arteko etengabeko elkarrizketa bat sustatzea, zer egiten dugun, zergatik egiten dugun eta nola egiten dugun lerrokatuta egon daitezen.
Ares Riart i Arnalot
Taldeak bidelaguntzea gustatzen zait eta ikuspegi honek taldeak sistema bizi eta dinamiko bezala begiratzeko aukera eman dit, organikoki haien esentzia hedatzen edo erakusten duten sistemak, alegia. Hobest-en proiektutik gehien ilusionatzen nauena bidelaguntzen ditugun proiektu interesgarrietan murgiltzea eta erakundeei beren helburuak modu demokratikoago batean lortzeko laguntza ematea dira.
Gaur egun, Bartzelonako Prozesu Lan Eskolan prestakuntza jasotzen dut. Ekonomia sozial eta eraldatzailean (ESE) lan egiten egin dut nire lan ibilbidea, bereziki, esku-hartze sozialean eta pertsona nahiz taldeak bidelaguntzen. Lan eremu honek, gizaki bezala, eta bereziki taldeetan elkartzen garenean, gorpuzten dugun giza konplexutasunean erabat murgildu nau; konplexutasun hori ulergarriagoa egiteak motibatzen nau. Begirada feminista eta klase begirada daramatzat nirekin, baita mundu hau bidezkoagoa eta atseginagoa bihurtzeko irrika ere.
Hobest kolaboratzaileak
Verena Hammes
Nor, gu ez bagara; non, hemen ez bada; noiz, ez bada orain?
Geure burua eta planeta tratatzeko modua aldatzearekin amesten dut, jasangarritasun-, inklusibitate- eta kontzientzia-giroa sortuz. Nire ustez, lan-esparrua perfektua da harrean-modu berri horiek ikasteko eta ezartzeko. Eraldaketa-bideak esperimentatzeko, etengabe trebatzen ari naiz Thinking Environment, garapen iraunkorrerako hezkuntza, erakunde kontzienteak eta modu horretako teknikekin.
Alemaniarra izatea, U teoriaren hezitzailea, ama, Impact Hub Donostiako kooperatibista dira deskribatzen nauten rol eta atributuetako batzuk. Paper horiek guztiak betetzeko, naturan berritzen dut energia, edo kirola eta meditazioa eginez.
Carme Sáez Nieto
EADAko ADE eta MBAan jaso dut prestakuntza, eta 20 urte baino gehiago daramatzat negozio eredu berrien garapenarekin, marketinarekin eta ekintzaletzarekin erlazionaturiko proiektuetan lanean. Berrikuntzaren, sormenaren eta ekonomia zirkularraren inguruko esperientzia daukat.
Negozio kolaboratibo eta zirkularren ereduak garatzea interesatzen zait, edozein motatako antolakundeak jasangarri egiten dituztenak. Sorkuntza eta berrikuntza saioak dinamizatzen ditut design thinking eta Lean start up moduko metodologiekin. Aholkularitza neurrira egindako jantzi baten moduan ulertzen dut, bezero bakoitzarentzat berezia eta egokitua.
Maria Alonso del Val
Jakin-min handikoa eta gogotsua naiz. Prozesu kolektiboak, sormena eta natura gustatzen zaizkit. Fazilitazioan, gizarte dinamizazioan, antzerkian eta osasun arloan aritzen naiz.
Besteak beste, hauek ikasi ditut: indarkeriarik gabeko komunikazioa, art of hosting, dragon dreaming, ekologia sakona, oasi jokoa, U teoria, demokrazia sakona eta foruma.
Oriol Bota i Arqué
Enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziatua, ESADEn eta kontu-ikuskatzailea jardun gabe. Gizarte ekonomiako entitateetan espezializatua eta 2008tik San Joan Jainkoarenaren gizarte ekintzaren zuzendaria. Aurretik, kooperatiba-talde bateko finantza-zuzendaria eta lehenago gizarte-ekonomiako entitateetako aholkularia izan nintzen, Col·lectiu Rondako bazkide gisa.
Asko gustatzen zait proiektu sozial berritzaileak ezagutzea eta sendotzeko eta hazteko palankak bilatzen laguntzea. Maila pertsonalean, banku etikoko proiektuekin eta etxebizitza eskuratzeko eredu berriekin lotuta nago.
Manel Muntada Colell
Neurrira egindako aholkularitza-eredu hurbilago eta artisauago batean lan egin nahi dut, erakundeen errealitatetik abiatuta bere burua ulertzen duena.
Une honetan, pertsonen ezagutza aprobetxatzeko antolaketa-eredu irekiak definitzean datza nire esku-hartzea.
Izaskun Merodio Vivanco
Lana sormenaren adierazpen gisa eta gizartea eraldatzeko aukera gisa ulertzen dut. Emakumeekin elkarteko bazkidea naiz, Belbin Associateseko hezitzaile kreditatua eta Hareaneko koordinatzailea. Genero-berdintasunarekin, gizarte-ekimenarekin eta antolakunde eraldaketarekin (pertsonek eta pertsonentzat) lotutako programetan lagundu eta prestakuntzak dinamizatzen ditut.
Nire inspirazio-iturriak, honako hauen konbinazio bahetua: Tokiko Giza Garapena, U Teoria, Feminismoa, Design Thinking, Agiles Metodologiak, Belbin Rolak.
Gurekin lan egin
Erakundeen eraldaketaren bidez gizarte eraldaketan interesa duten pertsonak ezagutu nahi ditugu. Edo, beste modu batera esanda, eredu ekonomikoaren eraldaketarako erakunde demokratiko, bizigarri eta eraginkorrak garatzeko interesa dutenak.