Antolakunde eraldaketa-Actua SCCL

Bezeroa

Actua SCCL

Gauzatze-aldia

2019-2020

Zerbitzuak

Gogoeta estrategikoa eta antolamendukoa + Antolakundeen garapena

Erronka

Egitasmoaren erronka nagusia honakoa izan zen: zerbitzu-lerroen arabera egituratutako eredu batetik lurraldera eta komunitatea eratzera bideratutako eredu batera igarotzeko beharraren kontzientzia hartzea.

Deskribapena

Antolakunde eraldaketara bideraturiko gogoeta kolektibo prozesua, Actua SCCLren baitan. Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatiba da, eta 2005ean sortu zuten gizarte-hezkuntzako hainbat profesionalek. Pertsonen gizarte-sustapenerako, haurren eta gazteen gizarte-egoera ahulei aurrea hartzeko eta bizikidetza hobetzeko proiektuak garatzen eta kudeatzen dituzte. Gaur egun, 250 profesional baino gehiagoko taldea osatzen dute eta 1.200 lagun baino gehiago artatzen dituzte.

Actua erakundeak lurralde-ezarpen zabala du Katalunian, eta Haurren eta Nerabeen Arretarako Zuzendaritza Nagusiaren (DGAIA) jarduera-ildoekin lotura estua du. DGAIArekiko lotura estu horrek eraman zuen kooperatiba historikoki zerbitzu-lerroen arabera antolatzera, lan-arloen artean nolabaiteko estankotasuna sortuz eta auzo ikuspegitik erantzun onena ezin emanez.

Antolakundearen eraldaketa-prozesuari esker, antolakuntzari buruzko gogoeta egin zen, eta zerbitzu-lerroen arabera egituratutako eredu batetik lurraldera eta komunitatea eratzera bideratutako eredu batera igaro zen.

Antolatzeko modua errotik aldatu zenez, lurraldearen eta komunitatearen beharrei askoz modu logiko, arin eta koordinatuagoan erantzun ahal izan zieten, eta, hala, aukerak hobeto identifikatzen eta zerbitzuen arteko sinergia hobetzen lagundu zieten.

Prozesuaren mamia honakoa izan zen:

  • Lehen fasea, gogoeta estrategikoa, kooperatibako zerbitzuen eta lurraldeen aniztasuna ordezkatzen duen talde eragile batekin ildo estrategikoen esparrua ezartzeko.
  • Antolakuntza gogoeta fasea, Actuaren antolaketa-eredu berria kolektiboki diseinatzeko.
  • Eredu berrirako migrazio-fasea: kudeaketako oinarrizko unitate berriak eta antolakundearen kudeaketa-maila berriak aktibatzea.

Testigantzak

Miquel Àngel Carreto

Antolakunde teoriak, harreman trebetasunak eta errespetuzko interpelazioa konbinatzen dituzte, lantegietatik buruan galderak dituzula joan eta partekatzeko erantzunekin itzul zaitezen.

Miquel Àngel Carreto

Actua SCCL

Etiketak

Antolakunde eraldaketa, Gobernantza demokratikoa, Marko estrategikoa