Antolakunde garapena Industrias Mujikan

Bezeroa

Industrias Mujika

Gauzatze-aldia

2015-

Zerbitzuak

Gogoeta estrategikoa eta antolamendukoa + Antolakundeen garapena

Erronka

Gauzak beste era batera egiteko beharra, belaunaldien arteko berehalako errelebua tarteko, eta enpresaren kudeaketa profesionalizatzeko bidean aurrera egiteko beharra.

Deskribapena

Industrias Mujika ekonomia zirkularreko industria-enpresa bat da. Kautxu-hondakinak birziklatu, tratatu eta eraldatzen ditu, eta industriarako kalitate handiko kautxuzko materialak sortzen ditu.

2015 urtean, Enpresarek Bergarako enpresentzako tailerrak bultzatu zituen, Hobestetik gidatu genituelarik. Industrias Mujika ere han izan zen, eta gure lehen harremana izan zen.

Ondoren enpresako pertsona guztiek parte hartu zuten gogoeta estrategikoa bideratu genuen. Eta, harrezkero, antolaketaren eta estrategiaren garapenean bidelagun gaitu antolakunde honek.

Denbora honetan, antolakundean giltzarri diren hainbat pertsonaren belaunaldi-erreleboa gertatu da eta lagundu dugu, bezeroari balio-ekarpen handiagoa egiteko orientazioa ere landu da, eta hazkunde iraunkorra izan du enpresak, instalazioak nabarmen handitzen ari baitira. Gure ekarpena: entzun, aztertu eta kudeaketarako tresnak elkarrekin sortu. Lan-dinamiken eta -kulturaren aldaketa errealitate bat da.

Testigantzak

Xabier Arbizu

Lankide guztien berezitasunak eta ekarpenak enpresaren oinarri bezala ipintzen lagundu digute.

Xabier Arbizu

Kudeatzailea. Industrias Mujika

Etiketak

Hitzaldiak eta tailerrak, Kudeaketan bidelaguntza, Lantaldeen bidelagun