Bezeroa
El Maresme Fundazioa
Gauzatze-aldia
2019-2021
Zerbitzuak
Antolakundeen garapena
Erronka
Proiektu honen erronka nagusia Fundació Maresme erakundean antolakuntza-eredu berriaren eraikuntza- eta definizio-prozesu kolektiboa sustatzea izan da. Azpimarratzekoa da Fundazioaren tamaina: 500 langiletik gora ditu eta 3.000 pertsona baino gehiago artatzen ditu. Prozesuak une oro zaindu du, talde profesionalaren parte-hartzea ahalik eta zabalena izatea eta erakundearen askotariko ahotsak entzutea. Proiektuak, gainera, gaurko eredutik abiaturik eredu berria gauzatzeko laguntza eskatu du.
Sariak
Erakundea eraldatzeko prozesu honek Gobernantza Demokratikoko Confederació 2020 saria jaso zuen.
Deskribapena
Talde-gogoetatik abiatuta antolakuntza-eraldaketarako prozesua, Maresme Fundazioa antolatzeko modua definitzera bideratua, eredu piramidal klasiko batetik autonomiaren eta autogestioaren printzipioetan oinarritutako eredura aldatzeko asmo argiarekin.
Prozesuaren 1. fasea ereduaren sorkuntza izan zen. 75 pertsona baino gehiagoko talde eragile batek parte hartu zuen eta Fundazioaren egitura teknikoan zegoen aniztasuna islattzen zuten.
2. fasea gauzatzea izan zen. Hau talde sustatzaile batekin egin zen, egiturako unitateetako kideekin. Talde hori eta talde koordinatzailea izan ziren antolamendu eredu berrira migratzearen arduradunak.
Migrazioa 2020ko uztailan hasi zen, tartean pandemiaren lehen olatua izan zelarik. Harrezkeroztik, Hobestek Fundazioari laguntzen jarraitu diogu, antolakuntzaren hedapenean, prestakuntza, errazte, coaching eta bidelaguntza eskainiz, hainbat lantalderi eta erakundearen kudeaketa orokorreko taldeari.