Antolakunde gisa zer garen eta zer nahi dugun hobeto jakiteko (…) Gure berezitasunean bete-betean sartu dira, geure antolaketa eta etorkizunaren irudikatze prozesu propioak bideratzeko.
Yaiza Blanch
Elkarte Kulturako taldearen erreferentea. Som Energia
Behin baino gehiagotan egin dugu lan Som Energian Hobestekin. Lehenengoa 2015. urtean izan zen, kooperatibako talde teknikoak laguntza behar baitzuen bere antolaketa-ereduaren oinarriak zehazteko. Ariketa amaitzeko, taldeak izango zuen lehenengo organi(k)grama egin genuen, eta taldearen autogestioaren oinarriak finkatzen hasi ginen. Hobesten laguntza izan genuen bigarren aldian, Som Energiaren epe ertaineko estrategia zehazteko partaidetza-prozesua egin genuen. Ondorioz, 2017an, kooperatibak izango zituen lehen ildo estrategikoak adostu genituen. Som Energiako aktoreen artean modu partekatuan erabakitako norabide komun bat. Gero, Hobestekin izandako lankidetzak askotarikoak eta aldizkakoak izan dira: Artezkaritza Kontseiluko organoari bidelaguntza edo oinarri sozialari zuzenduriko prestakuntzetan lankidetza, besteak beste.
Elkargune horien guztien elementu komuna da kanpoko laguntza hau bidelagun dugula, antolakunde gisa zer garen eta zer nahi dugun hobeto jakiteko prozesuan. Hobestekin lan egiteak egitura bat eman digu aurreikusitako helburuak lortzeko, bidelaguntza hurbilari eta metodologiei esker. Gure berezitasunean bete-betean sartu dira, geure antolaketa eta etorkizunaren irudikatze prozesu propioak bideratzeko.
Lankidetza funtsezko mugarri gisa markatuko nuke, gure begirada autogestiorantz irekitzeari dagokienez, kultura tradizional baten ordez askoz parte-hartzaileagoa den beste baterantz.
Ia lan guztia Kontseilu Errektoreko kideek betetzen zuten egoeratik talde autogestionatu eta autonomo asko dituen beste batera pasatzea, betiere Kontseilu Errektorearekin guztiz koordinatuta.
Ezagutu genituenetik, haien ekarpenak gure egin eta partekatzen ditugu, management gizatiar, askatzaile eta, aldi berean, gure antolakundeen lehiakortasuna bultzatzeko gai izango dena eraikitzeko.
Tres de Febrero Unibertsitate Nazionaleko Berrikuntza eta Garapen Zentroko zuzendaria (CIDEM – UNTREF) (Argentina)
Antolakunde-teoriak, harreman-trebetasunak eta errespetuzko interpelazioa konbinatzen dituzte, lantegietatik buruan galderak dituzula joan eta partekatzeko erantzunekin itzul zaitezen.
HOBESTekin elkarrekin eraikitzeko prozesu bat abiatu genuen, pertsonan oinarritutako prozesu parte-hartzailea izan zen ordukoa… hitz egin, ikasi, proposatu, aberastu, eraiki…
La seva manera d’acompanyar ens ha permès apoderar l’equip en un moment de creixement, i generar una visió compartida que ens ajuda tant al dia a dia com en les decisions estratègiques.
Dagoeneko ez naiz zuzendaria, irakaslea naiz, proiektuburua naiz, ama naiz, herritarra naiz, Resu naiz eta sarritan gogoratzen naiz Alfonsorekin eta Albertorekin. Eurekin ikasitako guztiak bizitzarako balio dit.
HOBEST definitzen duen aholkularitza berezi hori (gizatiarra eta laguna) egin daiteke, oinak lurrean edukiz eta —nahi ez duenak bezala— gure inguruko unibertsitate ospetsuetan ematen diren kasu praktiko arrakastatsuak sortuz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Beharrezkoak diren cookieak
Behar-beharrezkoak diren cookieak gaitu behar dira uneoro, cookieen ezarpenetarako zure hobespenak gorde ahal izateko.
Cookie hau desgaitzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak berriro gaitu edo desgaitu beharko dituzula.
Hirugarrenen cookieak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola guneko bisitari kopurua eta orrialde ezagunenak.
Cookie hau gaituta edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, gaitu behar-beharrezkoak diren cookie-ak lehenik eta behin zure lehentasunak gorde ditzagun!