Dagoeneko ez naiz zuzendaria, irakaslea naiz, proiektuburua naiz, ama naiz, herritarra naiz, Resu naiz eta sarritan gogoratzen naiz Alfonsorekin eta Albertorekin. Eurekin ikasitako guztiak bizitzarako balio dit.
Resu Abasolo Gallastegi
Kurtzebarri BHI
Goieskolako (Debagoiena) Zuzendarien bileran ezagutu nuen HOBEST. Diagnosia egiten eta lan dinamika aurkitzen lagundu baitziguten. Geroxeago Aretxabaletako Kurtzebarri BHIko (170 ikasle, 26 irakasle) Zuzendaritzak ikastetxeko antolaketan somatutako arazoak hobetu asmoz Formakuntza proiektu bat diseinatu zuen Hobesten aholkularitzapean.
Izandako lankidetzaren ondorioz aldaketa asko jarri genituen martxan baina bereziki neuregan profesionalki eta pertsonalki somatutakoa aipatu nahi nuke.
HOBESTek lagundu zidan neure indarguneak aurkitzen eta garatzen. Zuzendariaren funtzioak deskribatuta zeuden dokumentuetan. Ez ordea, funtzio horiek betetzeko modua eta zuzendari izan arren norbera izateko indarra izaten. Zaila egin zitzaidan HOBESTen lan dinamika: fotokopiarik ez, PPTrik ere ez, galdera bakar batzuen inguruan hausnartu lehenengo norberak eta gero besteekin adostu: Zer egiten dut hemen?, Zer da heziketa…..eta poliki poliki erabaki ahala urratsak ematen hasi, beharrezko komunikazio guneak identifikatu eta errespetatu, konexioak ugaritu, betiere erdigunean dagoena gogoratu, pertsonengan sinistu…
Dagoeneko ez naiz zuzendaria, irakaslea naiz, proiektuburua naiz, ama naiz, herritarra naiz, Resu naiz eta sarritan gogoratzen naiz Alfonsorekin eta Albertorekin. Eurekin ikasitako guztiak bizitzarako balio dit.
Beste testigantzak Hobest
HOBEST definitzen duen aholkularitza berezi hori (gizatiarra eta laguna) egin daiteke, oinak lurrean edukiz eta —nahi ez duenak bezala— gure inguruko unibertsitate ospetsuetan ematen diren kasu praktiko arrakastatsuak sortuz.
La seva manera d’acompanyar ens ha permès apoderar l’equip en un moment de creixement, i generar una visió compartida que ens ajuda tant al dia a dia com en les decisions estratègiques.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Dekanoa - Mondragon Unibertsitatea
Lankidetza funtsezko mugarri gisa markatuko nuke, gure begirada autogestiorantz irekitzeari dagokienez, kultura tradizional baten ordez askoz parte-hartzaileagoa den beste baterantz.
Ezagutu genituenetik, haien ekarpenak gure egin eta partekatzen ditugu, management gizatiar, askatzaile eta, aldi berean, gure antolakundeen lehiakortasuna bultzatzeko gai izango dena eraikitzeko.
Tres de Febrero Unibertsitate Nazionaleko Berrikuntza eta Garapen Zentroko zuzendaria (CIDEM – UNTREF) (Argentina)
HOBESTekin elkarrekin eraikitzeko prozesu bat abiatu genuen, pertsonan oinarritutako prozesu parte-hartzailea izan zen ordukoa… hitz egin, ikasi, proposatu, aberastu, eraiki…
Antolakunde-teoriak, harreman-trebetasunak eta errespetuzko interpelazioa konbinatzen dituzte, lantegietatik buruan galderak dituzula joan eta partekatzeko erantzunekin itzul zaitezen.
Antolakunde gisa zer garen eta zer nahi dugun hobeto jakiteko (…) Gure berezitasunean bete-betean sartu dira, geure antolaketa eta etorkizunaren irudikatze prozesu propioak bideratzeko.
Ia lan guztia Kontseilu Errektoreko kideek betetzen zuten egoeratik talde autogestionatu eta autonomo asko dituen beste batera pasatzea, betiere Kontseilu Errektorearekin guztiz koordinatuta.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Beharrezkoak diren cookieak
Behar-beharrezkoak diren cookieak gaitu behar dira uneoro, cookieen ezarpenetarako zure hobespenak gorde ahal izateko.
Cookie hau desgaitzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak berriro gaitu edo desgaitu beharko dituzula.
Hirugarrenen cookieak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola guneko bisitari kopurua eta orrialde ezagunenak.
Cookie hau gaituta edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, gaitu behar-beharrezkoak diren cookie-ak lehenik eta behin zure lehentasunak gorde ditzagun!