Bezeroa
Totem MT
Gauzatze-aldia
2021-2022
Zerbitzuak
Gogoeta estrategikoa eta antolamendukoa
Erronka
Elkarrizketa eraikitzailerako gune bat sortzea, kooperatibako pertsona guztiek parte hartuaz, zer garen eta zer izan nahi dugun denen artean hausnartzeko, bizi dugun hazkunde-testuingurutik eta horrek dakartzan erronketatik abiatuta. Eta izan nahi dugun horretarantz bidea egiteko lehen urratsak lehenestea.
Deskribapena
Totem MT irabazi-asmorik gabeko lan elkartuko industria-kooperatiba bat da, eta 30 bat pertsonak lan egiten dute bertan. Eskaladarako garapen propioko produktu bat eskaintzen du, zeina mundu osoko komunitate eskalatzaileak oso ondo baloratzen duen.
Azken urteotako hazkunde handiak antolamendu-erronkak eta orientazio estrategikoko erronkak planteatzen ditu. Hala, hausnarketa-prozesuak kooperatibaren norabidea bideratzeko eta garapena finkatzeko ideia biltzaileak eta adostasun zabalekoak sortzeko beharrari erantzun dio. Langile guztiek hartun dute parte estrategia- eta antolaketa-gogoetako prozesuan, bai bazkideek bai oraindik ez direnek.
Totem MT enpresa sozialean eredu izan nahi duen kooperatiba bat da; nagusi diren logikei ez, bestalakoei erantzungo diena. Horregatik, eztabaida-prozesuan garrantzi handia hartu du balioen inguruko gogoetak. Ondorioztatu da REASeko Gutuneko printzipioek Totemen funtsa jasotzen dutela balioei dagokienez; gainera, feminismoan enfasia jarri da eta deklaratutako balioak gauzatzeko praktika zehatzak identifikatu dira.
Antolaketa-ereduari dagokionez, maila desberdinetako koordinazio-organo edo -espazioen beharra identifikatu da, eta jardueraren estrategia- eta antolakuntza-beharrei erantzuten dien diseinu batera iritsi gara. Helburua ez da soilik norberaren balioekin koherenteak diren antolaketa-dinamikak garatzea, baizik eta dinamikek berek nahi dugun enpresa-eredua eta balioak sustatzea. Totemen erronka estrategikoetako bat gizarte-eraldaketaren erreferentzia bihurtzea da, enpresa eta ekonomia egiteko beste modu bat posible dela erakustea.