Gure interpretazio-markoak eraldatzen ez baditugu, nekez izango gara gai errealitateak eraldatzeko. Saiatu arren. Eta nahi izan arren. Interpretazio-marko asko ikusezinak dira. Lehenik, haien kontzientzia hartu eta izendatu egin beharko ditugu. Interpretazio-esparruak ikusarazi beharko ditugu, eraldatzeko, eta talde-potentziala zabaltzea ahalbidetuko duten beste berri batzuez hornitzeko.
Maite Darcelesek, antolakundeen aholkularitzako praktikan oinarriturik, gogoeta egiten du gizarte-eraldaketarako edo trantsizio ekosozialerako balio digun antolakundea (eragile ekonomiko gisa) kontzeptualizatzeko beharraz.
Artikulua: GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social, sektorearen ekarpenen atalean.
Eduki osorako kanpo lotura: https://doi.org/10.1387/gizaekoa.27799