Ilustrazioak
Ilustrazioak Leire Iparragirrek sortuak dira.
Laburpena
Maite Darcelesen liburu honetan, lan-munduan eta erakundeetan gertatzen ari diren aldaketei buruzko gogoetak eta proposamenak biltzen dira. Buru-eskema mugatzaileak identifikatzea eta errealitatearen interpretazio berriak bilatzea beharrezkoa da, mehatxuak aukera bihur ditzagun. Autoreak bere gogoetaren abiapuntu gisa, ezagutza ekoizpenaren faktore masibo eta erakundeen lehiakortasun-iturri nagusi bihurtu izanaren egiaztapena hartzen du. Eta lanaren esentziak jasan duen aldaketan daude errealitatea eta gizartea eraldatzeko zantzuak.
Horrek zalantzan jartzen ditu erakundeen lehiakortasunaren eta jasangarritasunaren oinarri diren logikak. Antolakunde biziak diseinatzea proposatzen du haiek osatzen dituzten pertsonentzat, haiengandik indartsuagoak eta osoagoak diren lehiakortasun-modu berriak sortuko baitira. Halaber, eraldaketarako zenbait gida proposatzen ditu, norabide horretan aurrera egiten lagun dezaketenak.
Zabalpen irekia
Liburua gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu zen. Ale inprimatuek bi hizkuntzetako bertsioak dituzte.